miércoles, 12 de junio de 2024

Osteguna 13

 Arratsaldeon.

Antizikloiak atlantikoan jarraituko du, baina beso bat zabalduko du guregana aire hotza aldenduz,egonkortasuna ekarriz nahiz eta denbora gutxirako izan.



Tenperaturak nabarmen egingo dute gora.




Goiza oskarbi eta hotza izango da, nahiz eta barnealdean behelainoarekin esnatu betiko lekuetan. Azkar epelduko du eta arratsaldea bero puntu bat hartuko du. Arratsalde partean hodei altuak izango ditugu. Haizea aldakor.

Ostiralean fronte batek euria ekarriko du arratsalde eta gau partean. Larunbatean hobetzen joango da eta igandea nahiko polita izango da.



No hay comentarios:

Publicar un comentario