domingo, 2 de junio de 2024

Asterako iragrpena- Astelehena 3

 
Arratsaldeon.

Goazen igandero bezala, aste honetan espero degun eguraldia  ikustera.
Astea fresko xamar joan da, asteartea ta asteazkena egun politak izan dira. Ez du 🌧 asko egin. Hala ere gaur egusentian zaparrada mardul batzuk izan ditugu leku batzuetan. Urnietan adibidez 24mm.

Astea uda hasierako itxura hartuko du, aire beroa penintsula hegoaldetik igotzen joango da( kolore gorriak) eta asteartetik ostirala arte udako eguraldia izango dugu. Eguzkia nagusi eta tenperaturak nabarmen gora egingo dute.
Asteburuan aire hotz poltsa batek( kolore horiak), mendebaldetik gerturatu eta ezegonkortasuna ekarriko duela dirudi ekaitz giroa utziz batez ere larunbata arratsaldetik, igande goiza arte. Ikusteko dago ekaitz hauek indarra.





Tenperaturen igoera nabarmena asteartetik aurrera.
23-26C° kostan eta 28-32C° barnealdean.

Asteburuan freskatzen joango da. Astea orokorrean beroagoa izango da.



☔️ aldetik, bihar egusentian euri🌦 pixka bat egin dezake ,asteburuan ⚡️( ikusteko zenbat euri pilatzen duten).
Astea orokorrean normala izango da, edo pixka bat hezeagoa asteburuko ekaitzen ondorioz.


Beraz eguraldi eguzkitsu eta bero  xamarra asteartetik ostiralera. Asteburuan ekaitz giroa, batez ere larunbat gauean,  giroa freskatzen batez ere igandean.
Donostia eta Iruñeako meteogramak.


Euria egingo du gauean eta egusentian batez ere IE-an. Goizean hodei asko. Arratsaldean garbitzen joango da. Tenperaturak antzekoak edo pixka bat altuagoak. Haizea Iparretik joko du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario